Txalaparta

Euskera 

Txalaparta Euskadiko perkusio-instrumentu tradizionala da. Gehienetan bi euskarri ditu (saskiak, jesarlekuak, aulkiak,..), horien gainean isolagarriak diren material batzuk jartzen dira(arto hosto lehorra, zaku zaharrak biribilduta, belar lehorra,…) eta berriz ere horren gainean  oholtza jarriko dugu lau makilekin jotzeko (bi txalapartari bakoitzeko).

Ortuellako Polunpak taldeko txalapartariak Gallartako Burdin jaian - Los txalapartaris del grupo Polunpak de Ortuella en la "Burdin Jaia" de Gallarta (2019)
 
Oholtza egiteko normalean erabiliko diren egurrak haltza, lizarra, gaztainondoa eta lurraldeko beste batzuk izango dira. Nahiz eta garai batean txalapartak bi edo hiru oholtz eduki, duela gutxi ohiko bihurtu da hamabikoak topatzea.

Tradiziozko perkusio-instrumentu hau Euskadiko zonalde txiki batean besterik ez zen jotzen, zehatz-mehatz baserrietan eta Urumea ibaiaren arro inguruetan:
 Lasarten, Usurbilen, Hernanin, Ereñotzun, Urnietan, Astigarragan, Ergobian eta  Andoainen. Bere  erabilera sagardoaren egitearekin erlazioa zuen (kirikoketa).

Ortuellako Polunpak taldeko kirikoketalariak Arizkungo "Gamioxarrea" dolarean sagarrak zanpatzen - Los kirikoketalaris del grupo Polunpak de Ortuella machacando la manzana en el lagar de "Gamioxarrea" de Arizkun (2015)
  
Hiru kirikoketarik mazoarekin  egurraren gainean dauden sagarrak txikitzeko egiten duten onopatopeiatik dator, KI-RI-KO-KE-TA. Kolpe hauek dolarean edota egurrezko kaxoi handi batean ematen dira, honi bi astok eusten diote. Sagarra txikitu ostean afari bat ospatzen da eta jaia goizalderarte luzatu daiteke.

Ortuellako Polunpak taldeko kirikoketalariak Gatikako Etxebarria sagardotegian - Los kirikoketalaris del grupo Polunpak de Ortuella en la sidrería de Etxebarria de Gatika (2020)
 
Behin afaria bukatuta eta instrumentua entzutean inguruko jendea zonaldera hurbiltzen zen. Betidanik landa eremuarekin erlazionaturik egon da eta bizi modu horretara ere noski. Beste ospakizun batzuetan ere erabili zitekeen: ezkontzan esaterako, bai egun berean edota ospakizunaren aurreko egunetan ere.  Esan genezake txalaparta entzuten zen lekuan entzuten zela, ospakizuna zegoela esan nahi zuen; jendea ondo pasatzeko, musika jotzeko eta bat-bateko jolas erritmikoak egiteko erabiliz.

Gaur egun, txalaparta klaseak Ortuellako Txalaparta Eskolaren eskutik garatzen dira hamabost egunero Ortuellako Gaztetxean.
 
Ortuellako txalaparta eskolako bi ikasle Errekatxoko jaietan  - Dos alumnos de la escuela de txalaparta de Ortuella en fiestas de El Regato (2018)



Castellano 

La txalaparta es un instrumento de percusión tradicional del País Vasco. Generalmente consta de dos soportes (cestos, sillas, banquetas, etc.), sobre estos algunos materiales aislantes (hoja de maíz, sacos viejos enrollados, hierba seca, etc.) y sobre esto un tablón que es golpeado con cuatro palos (dos cada txalapartari).

Ortuellako Polunpak taldeko txalapartariak Gallartako Sagardo egunean - Los txalapartaris del grupo Polunpak de Ortuella en el "Sagardo eguna" de Gallarta (2004)

Las maderas más utilizadas para el tablón han sido las de aliso, fresno, castaño y otras del país. Aunque tradicionalmente cada txalaparta solía tener dos o tres tablas de madera, recientemente es habitual encontrar txalapartas formadas por una docena de tablas.

Este instrumento de percusión de origen tradicional se utilizaba en una pequeña parte del País Vasco, concretamente en los caseríos y alrededores de la cuenca del río Urumea: Lasarte, Usurbil, Hernani, Ereñotzu, Urnieta, Astigarraga, Ergobia, Andoáin y su utilización estaba íntimamente ligada a las labores de fabricación de la sidra (Kirikoketa).

Ortuellako Polunpak taldeko kirikoketalariak Arizkungo "Gamioxarrea" dolarean sagarrak zanpatzen - Los kirikoketalaris del grupo Polunpak de Ortuella machacando la manzana en el lagar de "Gamioxarrea" de Arizkun (2019)


KIRIKOKETA, es una onomatopeya, que se consigue mediante el golpe de tres kirikoketaris al golpear con sus mazas de madera sobre las manzanas para destronzarlas (KI-RI-KO-KE-TA), esto se realiza en un enorme cajón de madera o en un lagar. Tras triturar la manzana, se celebraba una cena y la fiesta se podía prolongar hasta altas horas de la madrugada.

Ortuellako Polunpak taldeko kirikoketalariak Gatikako Etxebarria sagardotegian - Los kirikoketalaris del grupo Polunpak de Ortuella en la sidrería de Etxebarria de Gatika (2020)

Una vez terminada la cena, al oír el instrumento, la gente de los alrededores se iba animando y se acercaba al lugar. Siempre ha estado relacionado su uso con el medio rural y con este modo de vida. También se utilizaba en otra celebración: la boda, bien el mismo día o días antes del festejo. Podemos decir que allí donde se escuchaba tocar la txalaparta había una fiesta, ya que se empleaba para entretener a la gente y para hacer música festiva y juegos rítmicos con improvisación.

En la actualidad, las clases de Txalaparta se desarrollan en el gaztetxe de Ortuella cada 15 días a cargo de Ortuellako Txalaparta Eskola.

Ortuellako txalaparta eskola eta Ortuellako Polunpak taldea Euskaraldian  - La escuela de txalaparta de Ortuella y  el grupo Polunpak de Ortuella en el "Euskaraldia" (2018)